Mandibula
Esnezko hortzak izanda ere, hezurren hazkuntza egoki bat behar da. Horretarako mandibulak zuzen behar du egon.

- Lanean hasteko bixkorregi dela esan dizute oraindik ere zure seme edo alabak esnezko hortzak dituelako?
- 12 – 13 urte arte zain egonda, ahoa gero eta okerrago edukiko duela uste duzu eta zailagoa izango dela konpontzea?
- Jatekoa mastikatu edo murtxikatu ahal izateko gero eta mugimendu xelebreagoak egin behar ditu?
- Zuk zeuk ere braketak erabili dituzu eta kendu eta denbora gutxira hortzak bere lekura bueltatu dira?
Gurean, hortz-hagin eta masailhezurren arteko lotura desegokia dagoela ikusteaz bat ekiten diogu zereginari. Horrela, batetik errezago eta denbora gutxiagoan zuzenduko dugu eta bestetik, ez du eragin txarrik edukiko garezur, lepo eta bizkarrezurraren hazkuntzan.
4-5 urterekin hasita, aukera gehiago dago (% 75 gutxigorabehera), APARATU GABE ETA SESIO GUTXITAN bideratzeko.
Minak
Ahaztu itzazu minak

- Urtetan zehar buruko, lepoko, bizkarreko minez zabiltza eta ez daukazu medikamentuak hartzen jarraitzeko gogorik?
- Mareoak edo bertigoak dituzu?
- Bakarrik gelditzen zarenean urduri jartzen zaituen belarriko zarata edo akufenoak?
- Urdaileko arazoak edo digestio minberak?
Urte lezetan minez ibili den jentearen hobekuntza ikusi dugu gure experientzian ( irakurri testigantzen atala).
% 30k, eguneroko posturak aldatuta soilik, hobera egiten dute (lo egiteko postura, jateko aldea…)
+ Segi irakurtzen
Batzutan Ekilibratu oklusala behar izaten da.
Azalduko dizut zer den : gure bizitzan zehar jateko, eskuineko eta ezkerreko aldea antzeratxu erabili baditugu, alde bateko eta besteko hortzak era beretxuan desgastatuta egongo dira.
Lehen aipatutako min asko desgaste honek sortutako desorekatik datoz: alde bateko muskuloek indar gehiago dute,eta gastatu ez den hortza barrera edo hesi moduko bat da ahoaren mugimendu egokirako. Mugitu ezin denez ez du alde hortako hortzik gastatuko eta gastatzen ez duenez, hesia edo traba gero eta handiagoa da.
Orekanen zure mandibulari zure adinarentzat aproposa den mugimentua berreskuratzen laguntzen diogu.
Kirol errendimendua
Hobetu zure kirol errendimendua eta lesioak izateko aukerak gutxitu

- Bolara txarra daramakizu lesioekin? Orain horkatila, hurrengo belauna…
- Esfortzu antzekoa eginda lehen baino bizkorrago nekatzen zara?
- “Ikutu magikoa” edo baloia/pelota zeuk nahi zenuen lekuan jartzeko gaitasuna galdu duzu?
- Ahal den neurrian lesionatzeko edo min hartzeko aukerak murriztu nahi dituzu?
Gezurra dirudien arren, ahoan egiten ditugun mugimentuek gorputz guztian izango dute eragina. Eta jatea egunero 3 edo 5 aldiz egiten dugun zerbait denez, egindezagun ongi!
Kirol medikuek, fisioterapeutek eta entrenatzaileek gero eta garrantzi gehiago ematen diote haginkadari.
Klub deportibo eta kirol elkarte askok badakite euren jokalarien aho azterketa funtzionala barneratzen badute euren probatan konpententziarekiko puntu bat irabazten ari direla.
Bruxismoa
Hortzak estutzeko joera duzu?

Posible da zu zeuk jakitea gabaz hortzak estutzen dituzula goizean mandibula aldea minberaturik sentitzen duzulako edo norbaitek esan dizulako gauetan hortzekin soinuak egiten dituzula.
Edo dentistak hortzak gastatuegi dituzula eta seguruenik bruxista zarela esan dizu, nahiz eta zuk ez daukazun hain argi.
Zure egoera bietako edozein dela gomendatuko dizkizuten ferulek, ez dute hortzak estutzeko arrazoia desagertarazten edo gutxitzen. Eta gainera, jateko kendu egiten ditugu.
+ Segi irakurtzen
Hortzak estutzeko arrazoietako bat oklusio bikoitza da, hau da, ahoa ixten dugunean lehenengo hortz bakarren batek jotzen du parekoarekin eta horrek mandibularen desbideratze txiki bat dakar. Orduan bai hagin guztiekin kontaktatzen dugu.
Lehenengo kontaktu bakar hori kentzen badugu, tentsio muskular gutxiago jasango dugu ahoan eta askotan, ez dugu gehiago bruxatzen.
Orekan Hortz Klinikan zure ahoaren mugimentuetan oztoporik eduki ez dezazun egiten dugu lan.