Helbide berrian gaude!

Orain hemen aurkituko gaituzu:

Gertu Osasun Zentrua

Isasi kalea 27
20600 Eibar

Telefonoa: 943 048 773 (berdina)

Gertu Osasun Zentrua, Eibar, Isasi Kalea 27

Ez erakutsi mezu hau gehiago

943 048 773

943 048 773

Orekan

--- ---

Ikasten jarraitzen dugu

METODOLOGIA

Zure ahoak nola mastikatzen duen aztertuko dugu eta mugimendu hauek egokiak ez direnean zure gorputzean nolako eragina duten ere bai: ahoan bertan, oklusio txarra, hortzendako leku falta sortuz edo buruko, lepoko min modura, bertigoak eraginez edo jatekoa behar bezela mastikatu ezin dugunez, digestio txarrak edo apetitu falta emanaz.

  • Prebentzioa du oinarri
  • Gorputzaren ikuspegi orokorra du ( ez dugu ahoa bakarrik begiratzen)
  • Lan egiteko era desberdina da:
    • Arazoa ikusteaz bat ekiten diogu lanari (3-4 urte)
    • Aparatu gabe ere lan asko egiten dugu.
  • Emaitzak ere bestelakoak dira:
    • Buruko minak, lepokoak, bertigoak eta akufenoak murrizten laguntzen dugu.
    • Gihar edo muskuluetako gainkarga gutxitzen dugu beso,hanka ,bizkarrean…

EIDER UNAMUNO GANDIAGA

705 kolegiatu zenbakiduna eta ortodontzia klasikoa ikasitakoa. Braketak 10 urte baino gehiagotan jarri ostean, tratamentuak bukatu eta denbora batera berriz ere hortzak lehengora bueltatzen zirela ikusi nuen. Edo artikulazioko minak sortzen ziren, bruxismoa…Bide desberdinak jorratzen hasi nintzen nire ustetan ahoari oreka eta estabilitate gehiago ematen dion teknika aurkitu arte eta artikulazioko minak areagotu beharrean, gutxitu egiten dituela ikusi dut. Baita gorputzeko beste atal batzuetako minak ere, itxura baten ahoarekin lotuta ez zeudenak.

TRATAMENTU MULTIDISZIPLINARRA

Zure betiko fisioterapeuta, osteòpata, kiropraktiko, podologo edo optometristarekin hitz egingo dugu, denok batera lan hobea egiteko.

Orekan Hortz Klinika Eider Unamuno ta Miriam

Deitu eta eskatu lehenengo azterketa bat

943 048 773